XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

-Bada, hori, oso gaizki dago esan zuen Pilonek.

-Lotsa ederra Peteyrentzat.

Pilonengana jiratu zen Pablo.

-Utzi Jesus Mariari segitzen.

-Bere istorioa da, Pilon, ez zurea.

-Zureak ere entzungo ditugu.

Jesus Mariak estimazioz begiratu zion Pablori.

-Esaten ari nintzen bezala, viejo-ak ezin zuen hura eraman.

-Baina ez zen asmakerietan ibiltzeko gizona.

-Ez zen Pilon bezalakoa.

-Gauza berririk ez zitzaion bururatzen.

-Ravanno zaharrak horrelaxe pentsatzen zuen: Peteyk bere burua urkatu zuelako ezkondu zen Gracie.

-Neure burua urkatuko dut, eta horrela agian ezkonduko da Tonia nirekin.

-Baina gero bururatu zitzaion, Inork ez banau garaiz aurkitzen, hil egingo naiz.

Norbaitek aurkitu egin behar nau.

-Hara, gasolindegi horretan bada tresnak gordetzeko etxola bat.

-Viejo-a hara joaten zen goizean goiz, atea zabaltzen zuen, bideko hartxintxarrak txukundu, eta loreak ureztatzen zituen, gasolindegia ireki baino lehen.

-Beste gizonak zortzietan sartzen ziren lanera.

-Hala, goiz batean, sartu zen viejo-a etxolan eta soka bat jarri zuen.

-Orduan zain geratu zen zortziak jo arte.

-Ikusi zituen gizonak etortzen.

-Jarri zuen soka lepoaren inguruan eta ostiko bat jo zion aulkiari.

-Eta hori egin zuen une berean, etxolako atea itxi egin zen haize kolpe batez.

Irribarre zabalak agertu ziren adiskideen aurpegietan.

Batzuetan, pentsatu zuten, umore ona, oso ona, izaten du bizitzak.

-Gizon horiek ez ziren konturatu agurea falta zenik jarraitu zuen Jesus Mariak.

-Esan zuten, Mozkortuta ibiliko da, agure hori.

-Ordubete geroago zabaldu zuten etxolako atea Jesus Mariak ingurura begiratu zuen.